RSS

jueves, 31 de marzo de 2011

TALDE ELKARRERAGILEAK




OTXARTAGA ESKOLA IKAS KOMUNITATE PROIEKTUAN

Otxartaga eskola Ikas Komunitateak deitutako proiektuan sartuta dago. Proiektu honen ardatza gure ikasleen ikasketak kalitatezkoa eta maila handizkoa izatea da., eta hau dena, ikasketa dialogikoen bidez, hots, elkarrizketaren bidez. Baina hau lortzeko eskola komunitatera, herrira zabaltzea eta herria eskolan sartzea ezinbestekoa da.

Hauxe lortzeko herriko jendearen laguntza behar dugu.

Egiten ditugun ekintzen artean Talde Elkarreragileak dira, eta honetarako boluntarioak behar ditugu, talde hauetan parte hartzeko.

Parte-hartze hau, talde dinamizatzailea izatea da. Gela taldeka antolatzen da. Talde bakoitzean dinamizatzaile bat dago. Taldetan lan egiten diren gaiak azalduta daude eta gelako turoreak prestatzen du lana. Hau del eta, dinamizatzailearen betebeharra, umeen arteko elkarrizketa, dialogoa sortzea da, denon artean emaitza aurkitzeko. Emaitza umeen artean aurkitu behar dute eta dinamizatzaileak lagunduko die taldekideei parte hartzeko. Ez du irakatsi behar, ikasleek irakasten dute elkar

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada